Baratze Parkean doako tailerra eskainiko dute asteazkenean

Domingo, 10 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:45h.

ERRENTERIA – Errenteriako Baratze Parkean Furgobaratzak datorren asteazkenean egingo duten dohainiko tailer baten berri eman du. Izurriteei eta gaixotasunei aurre nola egin azalduko da 18.00etatik 19.30era eta baratzeetako erabiltzaileez gain edozein gerturatu daiteke saiora. Horretaz gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da (aholkularitza baratzeko gaietan, plantel eta hazi ekologikoak…). – A.M.