“Irakurri, gozatu, oparitu” kanpainari amaiera eman zaio Beasainen

Beasaingo kanpainia

Domingo, 10 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

azken zozketa. Duela hiru hilabete hasitako Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina amaitu berri dute Beasainen. Hala, azken hilabeteko saritua hamar urteko Xiker Gonzalez Zeberio izan da eta 30 euroko erosketa txekea eskuratu du Xabier Matarranz kultura zinegotziaren eskutik. Orohar aurtengo kanpainan parte hartu dutenak guztira 74 pertsona izan dira: 15 helduak izan dira eta gainontzeko 59ak, berriz, haurrak. Iazko datuekin alderatuta, 15 pertsona gehiagok parte hartu dutela jakinarazi du Beasaingo Udalak. Kanpainaren helburu nagusia euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea, euskarazko literatura ezagutaraztea, eta era berean, herritarrak bibliotekara hurbiltzea izan dira. Argazkia: B.U.

Secciones