Merezitako omenaldia jaso du Jerardo Elortza oñatiarrak

Domingo, 10 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

oñati. Euskaltzale eta historiazale amorratua. Oñatiri buruz gehien dakien pertsona. Herriaren alde egindako izagurrizko lana, kultura eta beste zenbait esparrutan (hizkuntzan, etnografian, ondarean...), beti apaltasunez. Langilea. Eskuzabala. Herriaren maitale sutsua. Hitz asko entzun ziren atzo Jerardo Elortzaren gainean. Aste osoan zehar izan diren ekitaldiekin batera, aitortza egin zioten Jerardori Santa Ana antzokian. Kantua, bertsoak, poesia, oroigarriak, txistulariak, erakundeetako ordezkariak... ez ziren falta izan. Ondoren, 170 lagun bildu ziren bazkaltzeko. Argazkia: A.D.