Coral Elizondo abesbatzaren kontzertua izango da gaur

Sábado, 9 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:39h.

ZARAUTZ – Elizondoko Coral Elizondo abesbatzak kontzertua eskainiko du gaur Zarauzko Frantziskotarren elizan. Zarautz Abesbatzarekin elkartrukea eginez dator Baztango taldea eta herriko abesbatzak hasiera eman ondoren, 20.30ean, Elizondoko ahots ederrak entzuteko parada izango da. Kanta sorta ederra prestatu dute eta Imanol Elizasu izango dute pianoan laguntzen. – A.R. 

Secciones