Ludoteka eta gaztelekuan aritzeko izena hilaren 15era arte eman daiteke

Sábado, 9 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:42h.

 SORALUZE – Irailaren 17an hasiko den 2018/2019 ikasturtean Soraluzeko ludoteka eta gaztelekuan aritzeko asmoa duten haur eta gaztetxoek hilaren 15era arte eman dezakete izena. Urteko kuota orokorra 40 eurokoa izango da baina familia bereak bi matrikula edo gehiago egiten baditu prezioa 30 eurokoa izango da, kide bakoitzeko. Hori bai, Udalak jakinarazi duenez, “familia ugarientzako eta zailtasun ekonomikoak dituzten familientzako %50 eta %100 arteko hobariak izango dira”. – J.L.

Secciones