Kirol proba solidarioak izango dira arratsaldean Sanjuandegi auzoan

Sábado, 9 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:41h.

 AZPEITIA – Haur eta helduek Sanjuandegiko IV. Kross solidarioan parte hartzeko aukera izango dute gaur. Adinaren araberako probak 17.30ean hasiko dira eta izena ematerakoan parte hartzaileek borondatezko ekarpena egin ahalko dute (lortutako dirua Indiara bideratuko da aurten). Gainera, krossaren aurretik Lagun Onak txirrindulari elkarteak antolatzen duten alebin eta infantil mailako federatuen lasterketa izango da (16.00etan). Probak amaitzerakoan txokolate beroa banatuko dute. – J.L.

Secciones