Familientzako hazien tailerra izango da bihar goizean Ekoetxean

Sábado, 9 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:42h.

AZPEITIA – Ekoetxeak “LH1etik LH6ra bitarteko umeei eta beraien familiei” zuzenduta dagoen hazien inguruko tailerra antolatu du igande honetarako. Tailerra 11.00etatik 12.30era bitartean egingo da Ekoetxean bertan, partaidetza doanekoa izango delarik. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, tailerra gehienbat praktikoa izango da: “gerturatutakoek forma, modu eta takto desberdinetako haziak ezagutu, hazitara igotako landare ezberdinak ikusi, haziak aletu eta ereiteko aukera izango dute”. – J.L.