Martxan da 2019ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa

Iazko irabazleak.

Aurten proposatutako gaia ‘Tolosa berdea’ da eta uztailaren 15a bitarte lanak aurkezteko epea dago

Sábado, 9 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:04h.

Tolosa - 2019ko Tolosako Egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzeko lehiaketa zabaldu du Udalak. Aurtengo gaia Tolosa berdea da eta argazkiak bidaltzeko aukera uztailaren 15a artekoa izango da.

Lehiaketa proposamenak aurkeztu nahi dituzten guztiei irekita dago, eta herritarrek argazki gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute. Epaimahai batek 40 argazki aukeratuko ditu uztailaren 15a bitarte aurkeztutako guztien artean, eta horietatik herritarren bozka gehien jasotakoa izango da egutegiko azaleko argazki nagusia. Ostean, epaimahaiak aukeratuko ditu hilabete bakoitzeko argazki bana, hau da, guztira hamabi. Bozka eman dutenen artean sari bat zozketatuko da.

Sariak Sariei dagokienez, irabazlearen argazkia egutegiko azalean agertuko da eta 600 euroko diru-saria ere jasoko du. Hamabi finalisten argazkiak ere egutegian izango dira eta bakoi-tzak 200 euroko diru-saria izango du.

Argazkiak www.tolosa.eus web orriko Tolosanklisk atalaren bidez igo behar dituzte parte hartzaileek. Formatuari dagokionez, etzanak edo horizontalak izan daitezke, baina beti ere 2 Mb eta 10 Mb bitarteko pisukoak. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bost argazki aurkeztu ditzake.

40 argazki finalistak zeintzuk diren irailaren 7an jakingo da eta ikusleen bozketa irailaren 8tik 23ra gauzatuko da. Azenik, argazki irabazleen aurkezpena urriak 1ean egingo da. - M.S.S.

Secciones