Izurriteei buruzko tailerrak izango dira Baratze Parkean

Sábado, 9 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:33h.

 TOLOSA – Tolosako eta Villabonako Baratze Parkean doako tailerra izango da hurrengo astean. Kasu honetan, landareen gaixotasun eta izurriteei buruzko tailerra eskainiko da. Tolosan astelehenean izango da, 18.00etatik 19.30era eta Villabonan, aldiz, tailerra ostegunean izango da, ordu berean. Erabiltzaileez gain edonor gerturatu daiteke eta Furgobaratza aholkularitza zerbitzua ere egongo da. – M.S.S.