III. Herria Kantuan jaialdia izango da gaur iluntzean plazan

Sábado, 9 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:33h.

 ALEGIA – Herria Kantuan jaialdiaren hirugarren edizioa izango da gaur Alegian, 22.00etan, plazan. Festa borobiltzeko aurrez ekitaldiak izango dira;20.00etan txaranga kalez kale ibiliko da eta ondoren, 21.00etan, zahagiardoa izango da. 22.00etan herriko musikari ezberdinek ikuskizuna eskainiko dute. Eguraldi txarra egingo balu, zahagiardoa kultur etxean eta ikuskizuna pilotalekuan izango lirateke. – M.S.S. 

Secciones