Herriko merkatariak Euskaraldia kanpaina martxan jarriko dute

Sábado, 9 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:33h.

 ZIZURKIL – Datorren astean jarriko da abian Zizurkilgo merkatarien Euskaraldia kanpaina. Erosketak euskaraz egitera joaten diren bezeroek zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute. Zozketaren sariak izango dira pintxo bat eta pote bat herriko taberna eta jatetxeetan, gosari oso bat herriko kafetegietan eta erosketa-txartel bat Eroskin. Zizurkilgo merkatari guztiak batu dira kanpainara, 13 orotara. – M.S.S.