Dantzari Txiki egunak 300 parte hartzaile izango ditu gaur

Sábado, 9 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:33h.

IBARRA – Egun handia izango dute Ibarran gaur. Alurr dantza taldeak Dantzari Txiki eguna ospatuko du eta Bidania, Altzo, Berrobi, Falces, Lesaka eta Debatik etorritako 300 dantzari baino gahiago izango dira. Goizeko ekitaldien ondoren eta bazkariaren ostean, Gauargi taldearekin erromeria izango da 16.00etan. Bihar, Alurrek Irradak emanaldia eskainiko du Hondarribiako Itsas Etxe Auditorioan, 20.00etan. – M.S.S.