Gaur Orratxek bere 20. urteurrena ospatuko du

Lezo Herri Eskolako jolastokian ‘Gau Festa’ izeneko antzezlana eskainiko du

Sábado, 9 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:04h.

Lezo - Aurten Lezoko Orratx! an-tzerki taldeak 20 urte betetzen ditu. Horren arrimuan ospakizun berezi bat antolatu du, Gau Festa izeneko ikuskizuna. Antzerki emanaldi hau gaur Lezo Herri Eskolako jolasgune aterpetuan eskainiko du.

Festa giroan murgiltzen hasteko eta emanaldia goxatzen joateko, 21.00etan kontzertu txiki bat eskainiko dute eta 22.00etan izango du Gau Festa emanaldiak hasiera.

“Zalantzarik gabe, gau berezia izango da, eta eskualdeko antzerki zale guztiak daude gonbidatuak, bereziki Lezoko herritarrak. Baita komunikabide guztiak ere”, adierazi dute Udaletik.

Duela hamarkada bat, 2008an, antzerki taldeak hamargarren urteurrena ere Markesanen ospatu zuen eta orduko esperientzia oroimenean izanik, oraingoan ere herriari kultur ekarpena egin nahi dio. 22.00etan eskainiko den obra, urte hauetan guztietan zehar egin dituzten obren esketxak hartuta prestatu dute. Horrela, taldearen ibilbidearen inguruko bidaia bat izango da, herritarrek modu dibertigarrian ikus dezaten antzerki munduan Orratx! antzerki taldeak egin duen lana. - A.M.

Secciones