EAJ Gure Esku Dagoren giza katean parte hartuko du

Sábado, 9 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:22h.

ERRENTERIA – Errenteriako EAJ/PNVk, herriko beste hainbat eragilek bezala, Gure Esku Dagok biharko antolatu duen giza katerako taldetxoa osatu du. Aste honetan zapiak jaso ondoren prest dago 20 lagun inguruko jeltzale kuadrilla igandean erabakitzeko eskubidea aldarrikatzera Itziarrera joateko. Giza katean parte hartuko dute ere Errenteria Irabaziz eta Udaleko EH Bildu taldeek. – A.M.