Irabazik bere lana ezagutzera emango du gaur Urumean

Sábado, 9 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:18h.

HITZORDUA – Irabazi Donostia udal taldearen zinegotzi diren Amaia Martin eta Loïc Alejandrok Elkar Lanean izeneko ekitaldi politiko eta ludikoa egingo dute gaur Urumea pasealekuan –autobus geltokiaren goiko gunean–, 16.00etatik aurrera. Bi helburu ditu ekimenak: Irabazi Donostiak egindako lana erakustea batetik eta, bestetik, beste hiri batzuetako zinegotzien esperientziak azaltzea. Hala, Iruñeko Gizarte Ekintzako zinegotzi Edurne Eguino eta Zaragozako Langile eta Zerbitzu Publikoetako zinegotzi Alberto Cubero izango dira gaur Donostian. – N.G.