Interpretazio ikastaroa eskainiko dute Guardetxean

Sábado, 9 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:17h.

ANTZERKIA – Urgulleko Guardetxeak interpretazio ikastaro berezi bat hartuko du datorren asteburuan (hilak 16 eta 17). Zehazki, Eider Elorza irakaslearen eskutik, antzerki hastapenerako saioetan Jorge Eines interpretazio teknika landuko dute ikastaro intentsibo batean. Larunbatean 10.00etatik 14.00etara eta igandean 15.00etatik 20.00etara izango dira saioak eta parte-hartzeko 45 euro ordaindu beharko dira. – N.G.