BERTAN

Euskara ari du Hernanin

Sábado, 9 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:23h.

Aste honetan eguneratu du Euskara Ari Du elkarteak otsailaz geroztik Biterin jarrita duen markagailua. 408 izatetik, 703 izatera pasa dira erronkalariak Hernanin (irudian). Ekainetik aurrera 700 lagunetik gora ari da hizkuntza ohituraren bat aldatzeko saiakera egiten. Bestalde, gaur 12.00etan eta asteartean 19.00etan Biterin esperientziak konpartitzeko saioak egongo dira. Argazkia: N.G