Haur eta Guraso Taldeak festa egingo du bihar, Aginagan

11.00etatik 14.00etara jolasak egongo dira eta ondoren bertan bildutako guztiek paella jango dute

Sábado, 9 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:04h.

zumarraga - Urretxu eta Zumarragako Haur eta Gurasoen Taldeak Familien Festa egingo du bihar Aginaga auzoan. 11.00etatik 13.00etara haurrek adinen arabera banatuta jolastuko dute eta 13.00etatik 14.00etara, denek elkarrekin. Ondoren, paella jana egingo dute.

Talde hau haurrentzat eta gurasoentzat topaleku bat lortzeko sortu da. Duela hilabete batzuk egin zuten lehen bilera. Igandekoa beraien lehen ekitaldia da. “0-6 urteko haurren gurasoei beraien-tzat toki egokirik ez dagoela irudi-tzen zaigu. Eguraldi txarra egiten duenean tabernetara edo pilotalekura joan beharra dugu eta horiek ez dira haur txikiekin egoteko leku egokiak. Lokal bat behar dela uste dugu”, aipatu du Ander Kerejetak.

Taldeko kideak dagoeneko Urretxu eta Zumarragako Udal ordezkariekin elkartu dira. “Udalei gure proposamena gustatu zaie. Leku egokirik ez dagoela onartu dute eta gaia landuko dutela agindu digute. Ea udalen bitartez lokal bat lortzen dugun”.

Ekintza ezberdinak Bertan ekin-tza asko antolatu daitezkeela uste dute. “Sormen tailerrak egin daitezke, heziketa gaiak landu… Lokala familia guztiei zabalik egongo litzateke eta euskara izango luke ardatz. Haurrek eskolatik kanpo ere euskaraz egiteko balioko luke. Eta gurasoak elkartzeko”, azaldu du.

Gipuzkoako hainbat hiri eta herritan halako lokalak dituzte dagoeneko. Donostiako Intxaurrondo auzoan (Intxaurgune) eta Aretxabaletan (Kukumiku kultur elkartea), besteak beste. - A.Z.