ekonomia

Ekintzailetza arloko saria Xabier Mujikarentzat

Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxean garatu zuen eszenografiak diseinatzeko proiektua

Sábado, 9 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:04h.

aNDOAIN - La Salle Berrozpe ikastetxeko ekintzailetza-proiektu batek, gaur egun Xabier Mujika costume+spaceenpresa bilakatua, joan den ikasturtean sortutako gizarte-enpresarik onenaren saria jaso berri du Urratsbat programaren eskutik. Eusko Jaurlaritzaren Tknika erakundea du gidari programa honek eta ekintzailetza sustatzen du Lanbide Heziketako ikasleen eta ikasle ohien artean.

Tknika, La Caixa eta Repsol Fundazioa babesle dituen Euskadiko Lanbide Heziketako ekintzailetza-sarietako bat da. Aurtengo edizioan, Urratsbatek 2.500 euroko sariak eman ditu honako arlo hauetan: teknologia, industria, gizartea, zerbitzua eta emakumezko ekintzailea.

Lanbide Heziketatik datozen ekintzaileek euren enpresak sor-tzea du helburu Urratsbatek sari horien bidez, dela sozietateak eratuz, dela banakako enpresaburu bezala. Eginkizun horretan, LHko ikastetxeek laguntza ematen diete ekintzaileei, proiektuak dinamizatuz, administrazio-zereginetan aholkularitza emanez, negozio-plana osatzeko prozesuan lagunduz eta abar.

Eszenografiak Joan den ikasturtean, La Salle Berrozpek aholkua eman zion Xabier Mujika ekintzaileari, enpresaren negozio-plana egiteko eta enpresa garatzeko. Gaur egun, Xabier Mujika costume+space enpresak jantzi eta eszenografiak diseinatzen eta gauza-tzen ditu, baita dantza garaikideko arte-lanak sortu ere. Mujika arkitektoa da baina, horretaz gain, Jantziteriako Prestakuntza Zikloa eta beste ikasketa osagarri batzuk egin ditu. Artearen eta datza garaikidearen arloan hutsune bat ikusi zuen, obra bakoitzean bezeroei behar dutena eskaintzeko. - M.S.S.