Artzain Txakur Lehiaketa izango da asteburuan Talaimendin

Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:17h.

 ZARAUTZ – Jexux Larrañaga zarauztarrak antolatuta, bihar eta igandean Artzain Txakur Lehiaketa izango da Zarauzko Talaimendin, goiko kanpinaren ondoan. Border collie txakurrek beraien abilezia erakutsiko dute, bihar 8.00etatik 17.00etara, eta etzi, 8.00etatik 16.00etara. Horretaz gain, ile-mozte erakustaldia, herri kirolak, bertako artzain gazta salgai eta taberna izango dira bertan. Sarrera doakoa izango da. – A.R.