Urretxuko gaztetxearen 16. urteurrena

Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:15h.

URRETXU – Ekainean Urretxu eta Zumarragako gaztetxearen 16. urteurrena ospatzen ari dira. Gaur, 19.00etan, Feminismoa klase ikuspegitik hitzaldia emango dute gaztetxean bertan. Bihar, berriz, 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko dute Gernikako Arbola plazan. Eguraldi txarra egiten badu, Aldiri kiroldegian egingo dute. 15.30ean hasiko da eta 20.00etan bukatu. 17.00etan, berriz, ume jolasak egongo dira. Astelehenetik ostegunera auzolana egingo dute eta asteazkenean zineklub saioa egongo da. 22.00etan Sinesmen zaharra pelikula emango dute. Ostiralean Azpeitiko biltegiaren esperientzia azalduko dute eta larunbatean urteurren festa egingo dute. – A.Z.