Ekitaldiz betetako asteburua izango du Alurr taldeak

Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:23h.

IBARRA. Ekitaldiz gainezka datorkio asteburua Alurr dantza taldeari. Gaur, 22.00etan, ikasturte amaierako Urrats ikuskizuna eskainiko dute dantzariek plazan;denera 150 dantzari gaztek parte hartuko dute. Bihar, aldiz, Dantzari Txiki eguna ospatuko dute 10.00etatik aurrera. Aurten, Bidania, Altzo, Berrobi, Falces, Lesaka eta Debako dantzariak gonbidatu dituzte eta denera 300 parte hartzaile izango dira. Eta etenik izango ez duen asteburua amaitzeko, igandean Hondarribiako Itsas Etxe auditorioan Irradak emanaldia eskainiko dute 20.00etatik aurrera. Argazkia: N.G. 

Secciones