“Ametsen Bidea” musikala igandean soilik ikusi ahalko da

Errenteriako Landarbaso abesbatzak antolatuta, 130 haur igoko dira Fatima elizako agertokira

Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Errenteria - Landarbaso abesba-tzaren Kontari proiektuaren izaera nabarmenduz, igandean Ametsen Bidea musikal parte-hartzailea aurkeztuko da 19.30ean. Ikuskizun honetan Kontarirekin batera Errenteriako hezkuntza zentru desberdinetako (Bizarain, Orereta Ikastola, eta Koldo Mitxelena) ikasleek osa-tzen dute istorioa;guztira 130 bat neska-mutil oholtzan, ikusleak ametsen mundu magiko batera eraman asmoz.

Emanaldi hau ikusteko aukera bakarra igandekoa izango da, errepikaezina izango baita. Sarrerak aldez aurretik Niessengo leihatilan daude salgai eta egunean bertan saioa hasi baino ordubete aurretik Fatimako elizan. Helduen tiketak bost euroko prezioa du, haurrenak, bi eurokoa.

Hezkuntza zentru bakoitzetik adin tarte desberdinetako abeslariak, zazpi eta hamar urte ingurukoak, izango dira emanaldian. Talde horietako bakoitzak pertsonaje desberdina egingo dute eta horrela ezinbesteko parte izan eta istorioari osotasuna emango diote. Adin bakoitzari ongi doakion abestiak aukeratu dira horretarako, izan ere, Josu Elberdin konpositore pasaitarraren bost mugimenduko Ametsen Bidea ipuina hartu eta Kontarik moldaketa egin du hamabost mugimendu txikiko musikal handi batean bihurtuz.

Ipuinaren istorioa bideoz eta argiztapen bereziz lagunduko da. Horrez gain, zuzeneko musika eta irudi bereziak izango dira. - A.M.

Secciones