Kontakizun laburren sari ematea egingo du Kimetzek gaur

Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:12h.

ORDIZIA – Ordiziako Kimetz Emakume Elkarteak urtero antolatzen duen literatur lehiaketako sariak banatuko ditu gaur, 22.00etan, Barrena kultur etxean. Kontakizun laburrak, lan orijinalak izango dira guztiak, gai librekoak, bost eta hamar orri bitartekoak eta euskaraz zein gaztelaniaz idatzitakoak. Sariak eman ondoren, Tenpora taldeak emanaldi akustiko bat eskainiko du. – M.A.