KIROLAK

Kirola eta bertsoa, aurrez aurre

Imanol Iruarriz eta Odei Lopez, aurrez aurre. (A.V.)

Gaur arratsaldean Legorretan Odei Lopez herritarrak eta Imanol Iruarriz ordiziarrak apustua egingo dute

Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

legorreta - Kirola eta bertsolaritza uztartuko dituzte gaur arratsaldean Legorretako Herri Antzokian. Hain zuzen ere, apustu bat egingo dute 19.30etan hasita. Bertan, Odei Lopez legorretako pisu jaurtitzailea eta Imanol Iruarriz errugbi jokalari ordiziarra lehiatuko dira. Lehia bizia espero da, biak oso kirolariak eta indartsuak direlako. Honako erronka izango dute aurrean: banku batean etzanda pisu gehien jasotzen duen kirolaria izango da irabazlea.

Apustua aurkeztu eta anima-tzeko, berriz, goi mailako bi bertsolari ere izango dira bertan: Andoni Egaña eta Oihana Iguaran.

Goierriko gazte hauen apustua ikusteko sarrerak 3 euro balioko du eta Insausti eta Olaso tabernetan daude salgai. Era berean, ondoren afaria egingo dute Aldapa Handin, 21.30ean. Desafiora eta afarira joan nahi dutenek 15 euroan eskuratu dezakete txartela. Apustu honek alde solidarioa izango du, izan ere, Legorretatik Mundura Gobernuz Kanpoko Erakundea Hondurasko La Nora kolonian ari da lanean, eta eskuratutako diru guztia bertara bideratuko dute. - M.A.

Secciones