Irantzu Aizpuruaren omenezko partidak, bihar Beasainen

Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:12h.

 BEASAIN – Duela hiru urte Mexikon auto istripu batean hil zen Irantzu Aizpurua ataundarra. Bihar, 10.00etan hasita, haren omenezko III. futbol txapelketa jokatuko da Loinatz futbol zelaian eta Goierri Gorri futbol taldeko alebin mailako taldeek hartuko dute parte. Ondoren, 12.00etan, Goierri Gorriko talde nagusiak Real Sociedad taldearen aurka jokatuko du. – M.A.