Kezka taldean euskal dantzak ikasteko izena 18an eman ahalko da

Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:23h.

EIBAR – Kezka dantza taldeak hilaren 18an irekiko du datorren ikasturtean euskal dantzak ikasteko izena emateko epea. Ikasle berriek egun horretan egin ahalko dute matrikula Portalea kultur etxeko 3. solairuan, 19.00etatik 20.00etara bitartean, hain zuzen ere. Kezkatik gogorarazten dute 6 urtetik gorako ikasleek eman dezaketela izena dantza taldean. Edozer gauzarako kezka@dantzan.com helbide elektronikora idatzi. – J.L. 

Secciones