Ekintza ugari izango dira biharko Andutz eguna ospatzeko

Mendizale gazteentzako opariak, salda eta txorizoa eta erromeria egongo dira 11.00etatik aurrera

Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

deba - Debako Burdin Kurutz mendi taldeak urtero antolatzen duen Andutz egunaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango da bihar izen bereko mendian.

Urtero bezala, aurtengo mendi irteeretan parte hartu duten ikasleek irabazitako sariak jasoko dituzte Urritzan (11.00etan) eta horren ondoren txorizoa eta salda banatuko da gerturatutako guztien artean. Gainera, jardunaldia girotzeko Naiara Mantzisidor eta Nahia Agirregabiria trikitilariekin erromeria izango da bertan.

Bestalde, hainbat lagunek kanpaldia egingo dute gaur gauean, Andutz eguneko bezperan, Urritzako lepoan. Izena eman dutenek 18.00etan aterako dira Itziarko frontoi paretik, lagun arteko giro onean gau ezberdin bat igarotzeko. - J.L.

Secciones