Karate elkartearen erakustaldia izango da etzi kiroldegian

Jueves, 7 de Junio de 2018 - Actualizado a las 09:55h.

AZPEITIA – Azpeitiko Sei-Shin-Ryu karate elkarteko kideek kurtso bukaerako erakustaldia eskainiko dute larunbatean (16.30ean) kiroldegian. Nobedade gisa, adin guztietako ikasleen partaidetzarekin egingo den emanaldi horretan Iaid teknika (katana japoniarra) ikusteko aukera izango da. Herritar guztiak gonbidatuta daude. – J.L.