‘Gure abestiak’ liburua gaur aurkeztuko dute Azkoitian

Patxi Larrañaga.

Patxi Larrañagak 500 bat abesti jaso ditu orain dela zazpi urte kaleratu zuen obra gaurkotzerakoan

Jueves, 7 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

azkoitia - Azkoitiko Iraurgi abesbatzaren eta Musika Eskolaren fundatzailea izan zen Patxi Larrañagak orain dela zazpi urte kaleratu zuenGure abestiak izeneko liburua osatu eta eguneratu du. Argitalpen berri horretan “herritarrek ezagutzen dituzten 500 abesti inguru” bildu ditu Larrañagak (bakoitza bere letra eta pentagramarekin agertzen da liburuan).

Hori dela eta, Udalak eta liburuaren egileak azkoitiar guztiak gonbidatu nahi dituzte lan hori aurkezteko ostegun honetan (19.00etan) udaletxean egingo den ekitaldira gerturatzeko.

Gure abestiak obra gaurkotzeko egindako lan honetan gaztelerazko kantuak ere bildu ditu Larrañagak, euskarazkoekin batera. - J.L.

Secciones