Nafarroa aldera mendi irteera antolatu du Aizkardik iganderako

Jueves, 7 de Junio de 2018 - Actualizado a las 09:47h.

 VILLABONA – Iganderako Nafarroa aldera irteera antolatu du Aizkardi Mendi Elkarteak. Belagoatik (998 metro) abiatu eta Keletta (1.902) eta Kartxila (1.982) igo ondoren, berriro itzuliko dira Belaguara mendizaleak. Sei orduko irteera izango da, 14 kilometroko luzera duena. Izena emateko, 649 717 182 telefonora deitu behar da (20.00etatik 22.00etara) edo Aizkardi aretora agertu gaur ordutegi berean. – M.S.S.