Bilbora irteera egingo du Beasaigo Asmube elkarteak

Jueves, 7 de Junio de 2018 - Actualizado a las 09:49h.

 BEASAIN – Beasaingo emakumeen elkarteak, Asmubek, hilaren 16an ikasturte amaierako irteera egingo du Bilbora. Beasaindik goizeko 9.00etan abiatuko dira eta , 09.00etan, Beasaindik irtenda. Bilboko alde zaharrean eta zabalgunean bisita gidatua egin eta erdiguneko jatetxe batean bazkalduko dute. Aurrez eman behar da izena elkartean bertan eta bazkideek 45 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 50. – M.A.