politika

Bailara bidez antolatzera igaroko da Zizurkil

Joxin Azkue eta Maite Amenabar alkateordea.

Frankismo aurreko garaietara itzuliko da eta “sakabanatua” edo “diseminado” bezalako kontzeptuak desagertuko dira

Jueves, 7 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Zizurkil - Zizurkilgo bailaren berreskurapen prozesua gauzatu da Hernandorena kultur elkartearen urtetako lanari esker. Horrela, Udalak 189 seinale berri jarri ditu eta Zizurkil bailara bidez antola-tzera igaroko da.

Mendeetan etxeen izenak garrantzia handia izan du Zizurkilen eta Euskal Herri osoan, izan ere ohikoa zen bailaretan kokatzen ziren baserriek pertsonen izenak hartzea. Joxin Azkue, Hernandorena taldeko kideak, azaldutakoaren arabera, ordea, hori guztia aldatu egin zen golpe faxistarekin: “udaletxean egon zen idazkari frankistak, hori guztia deusezta-tzea erabaki zuen. Guztiari “diseminado” deitu zioten, etxe bakoitzari zenbaki bat emanaz”.

Ia 100 urte geroago, egoera horri buelta ematea izan du helburu Zizurkilen, baina XXI. mendera egokituz. Horretarako, urteetako lankidetza egin du Hernandorena elkarteak Udalarekin. Bost bailaratan banatu da herria: lau historikoak, Akezko bailara, Buztinbailara, Elbarrena eta Mendibailara. Elbarrena gaur egun soilik beheko auzoari deitzen zaiola ikusita, eta herritarrekin kontsulta eginda, beste bailara bat eratu da, Ergoiena. Elbarrenako zatia salbu, beste lau bailarek P.M. Otaño plazan dute abiapuntua garai batean bezala. Zizurkil goiko plaza ingurua berriz herrigunea gisa izendatu da.

Euren etxe edo baserria sakabanatu gisa jasota zutenek sumatuko dute helbide aldaketa, ez Elbarrenan edo herrigunean kalean bizi direnek. Gutunez ofizialki jakinarazi zaie aldaketa izan dutenei. Gainera, etxeen eta bailaren izenekin mapa gisako bost panel jarri ditu Udalak. Horietako bakoitzean ardatz horretan dauden baserriak markatu dira, baserrien argazki eta guzti. Herriko toponimoak eta oinez egiteko ibilbideen berri ere jasotzen dute panel horiek. - M.S.S.

Secciones