KIROLAK

Baratze pilotalekua, guztien aterpea

segurako pilotalekuak 36 urte ditu eta udalak hura eraberritu eta hobetzeko pausua emango du aldundiarekin

M. Aranbururen erreportajea - Jueves, 7 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Segurako erdigunean koka-tzen da Baratze pilotalekua. Urte guzti hauetan hamaika joko, emanaldi eta solasaldi hartu ditu bere barruan, izan ere, 36 urte bete ditu. Gauza jakina da herri txikietan pilotalekuak izenak dioen fun-tzioaz gain, beste hainbat ere bete-tzen dituela eta herritarrak juntatzeko tokia ere izaten dela. Gainera, Bara-tze herriko kirol instalazio estali bakarra da eta horregatik Segurako Udalak eremu hori eraberritzeko beharra ikusten du, espazio hori herritarren kirol ohitura berrietara egokitzeko.

Gauzak horrela, Eñaut Telleria Segurako alkateak eta Aldundiak hitzarmena sinatu dute Baratze pilotalekua birmoldatzeko. Proiektuak 448.146,66 euroko aurrekontua du eta Aldundiak 224.073 euro jarriko ditu. Udalak egingo ditu lanak Aldundiaren programa baten bidez;esku hartzeak bereiz egin ahal izango dira, denbora tarte bat utzita. Hala, fase bat egiteak ez ditu baldintzatuko gainerakoak, eta une bakoitzeko egoera ekonomikoaren arabera egin ahal izango dira.

irisgarritasuna Eraikineko espazioari ahalik eta etekinik handiena atera nahi zaio, eta eskaintza dibertsifikatzeko aukera bilatu nahi dute. Nahitaez, frontoiaren edukiera handitzean kirol eskaintza zabaldu egingo da, instalazioan espazio berriak ezarriko baitira, eta horri esker jarduera berriak antolatu ahal izango dira herritar guztientzat. Era berean, sartzeko eta ateratzeko ibilbide ba-tzuk ezarri nahi dira, funtzionaltasuna eta segurtasuna bateratzeko, eta ondorioz, eraikin irisgarri bat lor-tzeko;beste hainbat herritan bezala, gaur egungoa ez da irisgarria. Eskain-tza ere zabalduko dute eta mugikortasun murriztua duten pertsonek dauden diren kirol modalitate guztiak egiteko aukera izango lukete.

Eraikinari dagokionez, aldaketak agerikoak izango dira. Ezkerreko atondorako sarreran dagoen eskailera nagusi bihurtuko da, eta haren ondoan igogailua jarriko da. Gainera, komunikazioa eta barne fluxuak nabarmen hobetuko dira, beti ere kirol instalazioa modu jasangarrian eta arrazoizkoan erabiltzeko sistemak aztertuz.

Hala, Baratze pilotalekuak bere aterpea herritar guztiengana zabalduko du, inor kanpoan gera ez dadin.