XI. Gutun Lehiaketako sariak banatuko dira

70 LAN BAINA GEHIAGO AURKEZTU DIRA ETA OSTIRALEAN JAKINGO DIRA SARITUEN IZENAK | Alkizako kultur aretoan

Miércoles, 6 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

aLKIZA - Ostiralean, ekainaren 8an, banatuko dira Aiztondoko XI. Gutun Lehiaketako sariak Alkizako kultur aretoan, 18.00tatik aurrera.

Aiztondo zerbitzuen mankomunitateko kultura dinamizazio arloak Gutun lehiaketa deialdia egin du beste behin ere irakurzaletasuna eta idazteko ohitura sustatu eta bide batez, gutuna, literatur genero moduan aldarrikatzeko.

Ekairi gutuna izan da edizio honetarako aukeratutako leloa eta transexualitatearen gaia jorratu denez, Chrysallis, haur eta nerabe transexualen gurasoen elkarteari Aiztondoko Gutun Lehiaketako epai-mahaian parte hartzeko proposamena luzatu zaio. Elkarteko kideek gogotsu hartu dute proposamena eta XI. Ekitaldian, Chrysallis elkartearen aipamen berezia jasoko du aurkeztutako gutunetako batek.

Aurten 70 lan baino gehiago aurkeztu dira lehiaketara eta Tolosaldeko parte-hartzaileez gainera, beste eskualde batzuetako hautagaiak ere lehiatu dira. Ostiralean jakingo da zeintzuk izan diren saritutako lanak.

Maila bakoitzeko gutun saiatuenek jasoko dute saria eta nabarmendutako gutun guztiak irakurriko dituzte ekitaldian zehar. Alkizako kultur aretoan burutuko da ekitaldia eta bertan, BiHozkada taldeko Unai Aldasorok eta Tomas Lizardik zuzeneko musikarekin sari banaketa jantziko dute. Amai-tzean, bertaratzen direnentzat luntxa izango da. - M.S.S.

Secciones