BERTAN

Festa izango da larunbatean Iurre auzoan

Miércoles, 6 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Tolosa - Duela bi urte auzoaren 25. urteurreneko festa antolatu zuten eta aurten, bigarrenez, auzoko festa eguna ospatuko dute larunbatean. Hitzordu nagusia auzo bazkaria izango da eta txartelak salgai daude oraindik (20 euro helduak eta 10 euro haurrak) Iurre, Oskarbi eta Eroski tabernetan, eta Saizar eta Arantza kafetegietan. Eguna 9.00etan hasiko da auzoko musikarien txarangak egingo duen dianarekin;11.00etan haurrentzat jolasak eta txapelketak izango dira;12.00etan pintxo-potea (tortilak eramatea eskatu dute);14.30ean auzo bazkaria;18.00etan karaokea;19.00etan txanpi dastaketa Fakiren eskutik;21.00etan afaria (norberak eramandakoa);eta eguna amaitzeko udako guatekea izango da, Kanu eta Josetxo Guiu-rekin. - M.S.S.