Legorretako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu

Miércoles, 6 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:01h.

 LEGORRETA – Legorretako Udalak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Lehen, Bigarren eta Hirugarren Zikloko haurrekin (2006-2015 artean jaiotakoak, biak barne) udaleku ireki bat antolatuko da ekainaren 25etik uztailaren 27ra, biak barne. Matrikularen kostua 60 eurokoa izango da baina deskontua izango dute DSBE eta GLL jasotzen duten familiek eta familia ugariek. Udalekuak astelehenetik ostiralera izango dira, 10.00etatik 13.00etara. Bertan, jokoak, antzerkia eta irteerak egingo dira. Izena Udaletxean eman behar da, hilaren 8a baino lehen. – M.A.

Secciones