Beasaingo Txilibutxof taldeak Beizamara irteera egingo du

Miércoles, 6 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:01h.

BEASAIN – Beasaingo Txilibutxof Aisialdi Taldeak ohi bezala, ikasturte amaierako irteera bat antolatu du Beizamako Legarrategi Baserrira. Gauzak horrela, LH 6.mailako eta DBH-ko gazteei gonbidapena luzatzen die taldeak, aisialdi taldeko begiraleekin batera, irteeran parte hartu dezaten. Data ekainaren 29tik uztailaren 1era izango da eta prezioa, berriz, 20 eurokoa. Izen ematea ekainaren 25era bitartean egongo da zabalik. Behar den informazio guztia eta izena emateko formularioa txilibutxof.blogspot.com helbidean aurkitu daitezke. – M.A. 

Secciones