Beasain Kirol Elkarteak urteko batzarra egingo du datorren astean

Miércoles, 6 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:01h.

BEASAIN – Urteroko legez, aurtengo denboraldiari amaiera emateko, Beasain Kirol Elkarteak bazkideen batzar nagusirako deialdia luzatu du datorren asteazkenerako, hilak 13. Batzar orokorrean amaitu berri den denboraldiaren inguruko balorazio eta datu orokorrak aurkeztuko ditu zuzendaritzak. Eguneko gai-zerrenda honakoa izango da: agurra, txosten ekonomikoa, kirol balorazioa, bestelakoak eta norberak lekarkeena. Bilera Caja Laboral Kutxako bulegoetan, Urbialde plazan, izango da eta arratsaldeko 19.30ean hasiko dute hitzordua. – M.A.