Alebin jokalarien hautaketa egingo du Beasain Kirol Elkarteak

Miércoles, 6 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:01h.

 BEASAIN – Dagoeneko Beasain Kirol Elkartea datorren denboraldiari begira jarrita dago eta horregatik, alebin mailako taldeak osatzeko jokalarientzako frogak burutu behar ditu datozen egunetan. Hori dela eta, 2007an jaiotako gaztetxoei, Igartza futbol zelaira etortzeko deialdi irekia egin die. Entrenamenduak egun eta ordutegi hauetan burutuko dira: lehenengoa ekainaren 12an, asteartea, eta bigarrena hilaren 14an. Ordutegia, 17.00etatik 19.00etara izango da eta frogaren ostean aukeratuko dituzte datozen urterako jokalariak. – M.A

Secciones