Udalak 15.600 euro bideratuko ditu Euskaraldia gauzatzeko

Miércoles, 6 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:15h.

SORALUZE – Soraluzeko Udalak 15.600 euro bideratuko ditu azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean herrian garatuko den Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena finantzatzeko. Diru kopuru horren zatirik handiena (10.600 euro) ekimena koordinatzeko erabiliko da (lan hori Pil-pilean Euskaldunon elkarteak hartuko du bere gain). Era berean, Udalak beste 5.000 euroko partida bat aurreikusi du euskara sustatzeko aurrekontuan ekimenarekin lotutako bestelako ekintzak finantzatzeko. – J.L. 

Secciones