Aurrekontu parte-hartzaileak, leheneste fasean

Hernanik gaur eta bihar beste bi bilera burutuko ditu dauden 376 ideietatik ehun aukeratzeko

Miércoles, 6 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

HERNANI - Erabaki Hernani 2019 programaren bigarren fasean 376 proposamenetatik ehun lehenesteko ariketan murgilduta dago prozesua. Lehengo astean, bi lan saio egin ziren eta bi bileren artean, 50 proposamen inguru lehenetsi ziren. Irisgarritasun eta elkarbizitza eta berdintasunaren inguruko proposamenak landu ziren.

Aste honetan, beste bi lan saio egingo dira, beste 50 proiektu lehenesteko. Gaur espazio publikoarekin, gazteria eta gizarte zerbitzuekin lotura duten proposamenak aztertuko dira eta bihar hirigintzaz, herri lanetaz, auzoetaz eta kultura eta hezkuntzaz mintzatuko dira, besteak beste.

Bi bilerak udaletxeko Areto Nagusian izango dira, 19.00etan, eta haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da. - A.M.