GIZARTEA

Getariako eskolako aretoa guztiz berritu du Udalak

Iturzaeta eskolako aretoa, eserleku eta eszenatoki berriekin.

Aurrekontua 76.000 euro ingurukoa izan da eta, besteak beste, argiteria eta audio sistema, eserlekuak eta sarbideak hobetu dira

Miércoles, 6 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Getaria - Getariako Iturzaeta Herri Eskolako aretoa guztiz berrituta dago joan den astetik, eta ate irekiak aprobetxatu ahal izan zituzten getariarrek instalakuntza berria ezagutzeko.

Getariako alkateak, Nika Lertxundik, aretoan prentsari azaldutakoaren arabera, oso gustura daude Udaletik egindako lanarekin. Proiektuaren aurrekontua 76.000 euro ingurukoa izan da, eta Eusko Jaurlaritzak 20.000 euroko lagun-tza eman dio Udalari obra hau aurrera eraman ahal izateko.

irisgarritasuna bermatuta Aretoan egindako hobekuntzen artean, instalakuntza guztiak hobetu egin dituzte;hala nola, argiteria eta audio sistema, aretoaren sarbideak eta eserlekuak. Bestalde, irisgarritasuna ere hobetu egin dute eta alde bakoitzeko bi ateak kendu eta bakarra jarri dute erdialdean. Horretaz gain, mugikortasun arazoek dituztenentzako eserlekuak jarri dituzte eta eszenatokira igo-tzean ere irisgarritasuna guztiz bermatuta dago egindako obrari esker. Eta itxurari dagokionez, askoz areto zabalagoa dirudi orain;izan ere, lehen zeuden posteak kendu egin dira.

Getariako alkateak emandako adierazpenen arabera, egindako lanek hobekuntza handia ekarriko dute herrira, orain arte ez baitzegoen antzerki zein musika emanaldiak egiteko leku aproposik. Beraz, obra hauek luzera begira oso baliogarriak izatea espero dute Udaletik. Zentzu horretan, aretoa erabili ahal izateko herritarrek udal bulegoetara jo beharko dutela jakinarazi zuen. - A.R.

Secciones