Izena emateko epea luzatu dute udako eskulan ikastaroan

Martes, 5 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:37h.

 LEGAZPI – Legazpiko Kultura zerbitzuak udako ikastaroak antolatu ditu. Eskulan ikastaroan ez dira plaza guztiak bete. Hori dela eta, izena emateko epea ostirala arte luzatu dute. Gainera, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek ere parte hartu ahal izango dute. Ikastaroa uztailaren 2tik 27ra egingo da, bi orduko saiotan. Parte hartu nahi dutenek kultur etxean eman behar dute izena. – A.Z. 

Secciones