Iker Madoz iruñearrak irabazi du Xabier Ormazabal beka

Martes, 5 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:37h.

URRETXU – Xabier Ormazabal mendizalearen oroimenezko beka Iker Madoz iruñearrak irabazi du. Madozek Gasherbrum IV mendia bide berri batetik igotzeko asmoa du. Mendi honek ia 8.000 metro ditu eta oso jende gutxik lortu du igotzea. Beka ostiralean eman zuten, Ormazabalen oroimenezko festaren barne. Arratsaldean street boulder lehiaketa egin zuten Urretxuko alde zaharreko eraikinetan. Parte hartzaileen artean, punta-puntako eskalatzaileak egon ziren. Ikusleen artean, berriz, Alberto Iñurrategi, Mikel Zabalza eta Alex Txikon egon ziren. – A.Z