Ttittika Rekalt artistaren makroargazkiak ikusgai

Martes, 5 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:32h.

 OIARTZUN – Ttittika Rekalt artista polifazetikoaren Zeihar soak makroargazki erakusketa ikusteko aukera izango da gaurtik hilaren 29a arte, Oiartzungo udaletxeko areto nagusian. Ordutegia 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara izango da. Erakusketan 16 makro-argazki izango dira ikusgai. Txorien gorotz, zakarrontzi, kamioi, auto, burdin zati edo egurretan agertzen diren marka txikietan ikusitakoa ekarriko du. Sustrai Colina bertsolariaren testuek lagunduko dituzte koadroak. – A.M.