Izena eman duten haur guztiek udalekuetan plaza izango dute

Martes, 5 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:32h.

LEZO – Lezoko Udalak atzo jakitera eman zuenez, izena eman duten haur guztiek parte hartuko dute udalekuetan. Aurtengoan plaza kopurua handitu ondoren, 203 haurrek parte hartuko dute uztailaren 2tik 27ra bitartean izango diren udalekuetan. Haurtzaindegi zerbitzuan hamabi haurrek izena eman dute eta, beraz, taldea osatu da. Azkenik, gaur 16.30ean Gezalan gurasoekin bilera egingo da udalekuen inguruko xehetasunak azaltzeko eta haien zalantzak argitzeko. – A.M