Euskaraldia prestatzeko saio gehiago egingo dira

Pasaiako Ahobizi eta Belarriprest ekimenean parte hartzeko izen-ematea gaur itxiko da

Martes, 5 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Pasaia - Euskaraldia zer den eta Pasaian nola antolatuko den azaltzeko bilera irekiak egin ondoren, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak hurrengo urratsa egin du Euskaraldiari dagokionean. Lau barrutietan sortzen ari diren talde-eragileekin elkarlanean, Ahobizi zein Belarriprest: zalantzak eta jokabideak argitzeko saioak antolatu dira lau barrutietan.

Lau barrutietan antolatuko diren saioak berdinak izango dira, beraz, herritarren batek bere barrutiko saiora ezingo balu joan, beste barruti batean eman dezake izena. Izena emateko epea gaur amaituko da eta aldez aurretik formulario bat bete beharko da (https://goo.gl/-forms/ilsn3N7R30cufhCB3).

Saioak data hauetan egingo dira: Trintxerpen, ekainaren 13an, 18.30ean, Udal Euskaltegian;San Pedron, ekainaren 14an, 18.00etan, Udal Aretoan (Erti);eta Antxon ekainaren 19an, 18.30ean, Antxoko Kultur Etxean.

Aldiz, Donibanen irailean burutuko da batzarra, orain ADI Euskararen batelARI ekimenean murgildu direlako. - A.M.