Usurbilek airearen kalitatea neurtzeko baldintzak jarri ditu

Gobernu taldeak “arrazoizkoak” direla argudiatu du, hala nola kabinen kokalekua edo neurtu behar dituen parametroak

Martes, 5 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Usurbil - Lehengo astean Usurbilgo EAJk udal Gobernuak legeak agintzen dituen airearen kalitatea neurtzeko kabinak jartzeari uko egin ziola ziurtatu zuen eta alkatearen jarrera oztopatzailea dela eta gaia isilpean eraman dela salatu zuen.

Atzo udal taldeak salaketa hauei erantzun nahi izan zien beste ohar baten bidez. Gogorazi zutenez, 2017ko irailan Ekondakin enpresak, erraustegia eraikitzeko lehen faseko obren esleipendunak, airearen kalitatearen zaintza egiteko bi kabina jartzeko baimena eskatu zuen.

2017ko abenduaren 1ean, baimen eskaera horri dekretu bidez eran-tzun zitzaion, eta bertan udal baimena “arrazoizko baldintza” ba-tzuk betetzen bazituen emango zi-tzaiola argudiatu zuen Alkatetzak. Horietako baldintza bat estazioak bat Zubietan, larrialdi gunearen atzean, eta besta Usurbilen, Estraperlo kalearen hasieran, kokatu behar direla da eta beste bat bi kabinek O3, BTEX, Nox, PM10, PM2,5 SO2 eta kontrol meteorologikoko parametroak (airearen norabidea barne) neurtu behar dituela da. Gainera, Udalak, momentu oro, neurtzen ari diren parametroetara sarbidea nahi du izan.

Bestalde, EAJri gai hau gardentasunez tratatu dela erantzun zion, beti Ingurumen Sailean tramitatu baita. - A.M.

Secciones