Santioetako Jai Batzordea, atzeratu egingo da

Martes, 5 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:33h.

ASTIGARRAGA – Astigarragako Kultura eta Euskara sailak atzo jakinarazi zuenez, gaur 19.00etarako batzar aretoan aurreikusia zegoen Santioen Jai Batzordearen bilera bertan behera geratu da. Udalak ez ditu deuseztapen honen arrazoiak eman, baina aurrerago berriz bilera deituko duela aurreratu du. Era berean ezeztapen honengatik sortutako eragozpenak barkatzeko eskatu du. Santio jaiak Astigarragako jai nagusiak dira. Santa Ana eguna ikusgarrienetakoa izaten da. – A.M.